Nola jakin Meniskoko lesioa duzun? Meniskoentzako fisioterapia
Ezagutu nola identifikatu menisko lesio bat eta fisioterapiak nola lagun diezazukeen mina arintzen eta mugikortasuna berreskuratzen. Meniskoentzako fisioterapia.
2 min irakurri
Meniskoko lesioak ohikoak dira, bereziki pertsona aktiboen edo kirolarien artean. Belaun barruan dagoen ilargi erdi formako kartilago horrek motelgailu eta egonkortzaile gisa jarduten du, baina erraz kaltetu daiteke biraketa bortitzen, mugimendu errepikakorren edo zapalketa txar baten ondorioz. Belaunean mina baduzu, sintomak ezagutzea funtsezkoa da konplikazio handiagoak saihesteko.
Meniskoko lesioen sintomak
Meniskoko lesio batek sintoma desberdinak eman ditzake larritasunaren arabera, jarraian azalduko direnak ohikoenak izanik:
Belauneko mina: Mina belaunaren barruko edo kanpoko aldean kontzentratzen da, lesionatutako meniskoaren arabera.
Hantura: Belauna puztu daiteke lesioaren ondorengo lehen 24-48 orduetan.
Artikulazio-blokeoaren sentsazioa: Baliteke belauna erabat tolesteko edo luzatzeko zailtasunak izatea.
Klaskak: "Klik" bat sentitu edo entzun dezakezu artikulazioa mugitzean.
Ezegonkortasuna: Belauna tolesten delako edo gorputzeko pisua ez jasatearen sentsazioa.
Mina belauna biratzean: Gorputza oin finkoarekin biratzea bezalako mugimenduak bereziki mingarriak izan daitezke.
Profesional batek egindako ebaluazio klinikoa
Behin profesional batengana joanda, profesional horrek ebaluazio sakona egingo du menisko lesioa baieztatu edo baztertzeko. Urrats garrantzitsuenen artean honakoak daude:
Proba espezifikoak:
Apleyren proba: fisioterapeutak presioa egiten du belaunean, hanka biratzen duen bitartean, mina edo muga identifikatzeko.
Thessaly-ren proba: pazientea lesionatutako hankaren gainean zutitu eta bira txikiak egitean datza. Maniobra horretan izandako mina lesioaren adierazle izan daiteke.
McMurrayren proba: Belauna tolestu eta biratzean, profesionalak klaskadak, blokeoak edo mina detektatu nahi ditu.
Belauneko flexio behartuaren proba: Mugitzeko gaitasuna eta meniskoaren inplikazio posiblea ebaluatzen laguntzen du.
Bi proba baino gehiago positiboak badira, diagnostikoa berretsi beharko da erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN) baten bidez, meniskoa xehetasunez behatzeko eta tratamendu-estrategiarik hoberena zehazteko.
Minaren jatorria bereiztea:
Funtsezkoa da mina benetan meniskotik edo beste egitura batzuetatik datorren identifikatzea. Horretarako, profesionalak eragina izan dezaketen sistemak ebaluatuko ditu:
Nerbio sistema: Nerbioetako arazoak, hala nola harrapaketak edo narritadurak, belauneko mina isla dezakete.
Gihar-sistema: Kontrakturak, puntu gatiloak edo muskulu-desorekak (koadrizepsaren barruko aldean, sartorioan edo aduktoreetan bezala) antzeko sintomak eragin ditzakete.
Artikulazio sistema: Belauneko artikulazioko alterazioak, hala nola higadura edo blokeoak, kontuan hartu behar dira.
Lotailu-sistema: Lotailuetako lesioak, hala nola bihurdurak edo mikrourradurak, menisko lesioekin nahas daitezke.
Lesioaren testuingurua, nola gertatu zen, blokeoak, kraskadurak edo hantura bezalako sintomak eta pazientearen historia funtsezkoak izango dira diagnostiko zehatz bat egiteko.
Profesional bat bisitatu aurretik mina arintzeko aholkuak
Profesional batekin duzun hitzorduaren zain zauden bitartean, mina arindu eta hantura murrizteko neurri batzuk har ditzakezu:
Atseden hartu: Belaunean presioa eragiten duten jarduerak saihestu, bereziki pisua kargatzea, biraketak edo bat-bateko mugimenduak dakartzatenak.
Hotza jarri: 2-3 ordutik behin, belaun gainean ohial batekin bildutako izotz poltsa jarri 15-20 minutuz, horrela hantura eta mina murrizten dira
Hanka altxa: belauna bihotza baino posizio altuagoan mantendu likidoen drainatzea errazteko eta hantura gutxitzeko.
Konpresioa: Benda elastikoa edo belaunetakoa jarri artikulazioa egonkortzeko eta lesioa okertu dezaketen mugimenduak mugatzeko.
Beroa saihestu: beroak hantura areagotu dezake eta honek mina, hori dela eta nahiz eta tentagarria izan, beroa saihestea gomendatzen dugu.
Aipatutako neurriek ez dute ebaluazio profesionala ordezkatzen, baina sintomak maneiatzen lagun diezazukete, diagnostiko eta tratamendu egokiak jaso arte.
Hemen gaude laguntzeko
Donostiatik gertu bazaude eta meniskoko lesioa edo belauneko edozein min sumatzen baduzu, gure fisioterapia taldea prest dago zure minaren kausa posible guztiak bilduko dituen ebaluazio zehatza eskaintzeko. Ez du axola arazo meniskala, muskularra, neurala, artikularra edo lokailu-arazoa den, arazoaren oinarrian identifikatuko dugu eta sendatzen lagunduko zaitugu.
Ez utzi minak zure bizitza mugatzen. Eskatu hitzordua fisioterapeuta bateakin eta eman zure ongizaterako lehen urratsa!




Urratutako
meniskoa
Haustura motak
Menisko hausturak
Menisko osasuntsua
Haustura longitudinala
Zeharkako haustura
Adar-haustura
Pertz-kirtenaren gisako haustura
Zirdin haustura