Meniskoko eta Aurreko Lotailu Gurutzatuaren (ALG) lesioen berreskuratzea: Tratamendu Kontserbatzailea eta ebakuntza aurre-ostea Fisioterapiatik
5 min irakurri




Fisioterapia modernoan, gero eta kontzientzia handiagoa dago menisko edo ALGren lesio guztiak ez direla modu kirurgikoan tratatu behar. Kasu askotan baliozkoak diren aukera kontserbatzaileak daude, betiere tratamendua indibidualizatzen bada. Pazientea ebakuntza-gelatik igaro bada edo kirurgiarik gabe osatzea aukeratzen badu, fisioterapeutaren zeregina funtsezkoa da errehabilitazio aktibo, funtzional eta segururako.
⚠️ Zein akats ikusten ditugu oraindik kontsultan?
Konturatu gara tratamendu askok zaharkituriko metodoetan ainguratuta jarraitzen dutela, oinarri zientifiko gutxirekin. Hona hemen akats ohikoenetako batzuk:
Gimnasioko makinak soilik erabiltzea, progresiorik eta funtzionaltasunik gabe.
Mina kosta ala kosta saihestea, honen tolerantzia atasalea ulertu gabe.
Meniskoko josturaren ostean erabateko atsedenaren aldeko apustua egitea.
Ebakuntza azkarregi egitea beste tratamendu kontserbatzaileak baloratu gabe.
Menpekotasuna sortzen duten eta beharrezkoak ez diren belaun-babesak erabiltzea.
Neuroplastikotasuna (mugimendu patroiaren berreztea) ez entrenatzea.
Errekuperazio on baten benetako sekretua lan aktibo eta planifikatuan dago. Ez dago lasterbiderik.
Tratamendu Kontserbatzailea Menisko eta ALGaren Lesioetan
Noiz da gomendagarria?
Lesio partzialak edo egonkorrak.
Egonkortasun funtzionala duten pazienteak.
Pertsona heldu edo kirol jarduera urrikoak.
Aldez aurretik huts egindako ebakuntzak edo konplikazioak izateko arrisku handia dutenak.
Tratamendu kontserbatzailearen faseak:
Hanturaren aurkako fasea (akutua)
Helburua: hantura murriztu, mugikortasuna berreskuratu eta indarra mantentzea.
Teknikak:
Hotz-terapia
Diatermia
Eskuzko terapia
Puntzio lehorra eta bendaje neuromuskularra
Berregokitze funtzionalaren fasea hiru fasetan banandua:
1. Fasea: sintomen kontrola eta aktibazioa
Koadrizeps eta iskiotibialen ariketa isometrikoak
Karga arinak posizio seguruetan, indarra mantentzeko sintomak okertu gabe
Inpaktu txikiko aldebakarreko ariketak
Erabateko atsedena saihestu.






2. Fasea: indarketa progresiboa
Lan eszentrikoa eta aldebakarrekoa
Karga progresiboa zango-prentsa edo sentadilla partziala bezalako ariketetan
Isometrikoak angelu desberdinetan, funtsezko mugimendu tarteetan tolerantzia handitzeko
Kontrol motorreko eta propiozepzioko ariketak
Neuroplastikotasuna eta mugimenduaren berreztea
Zeregin bikoitzarekin entrenatzea.
Mugimenduarekiko beldurraren kudeaketa emozionala.








3. Fasea: jarduera arruntetara itzultzea
Ariketa dinamiko eta pliometriko progresiboak (inpaktua modu kontrolatu eta progresibo batean sartu)
Karga eta estimulu aldaketak
Behar espezifikoen araberako entrenamendu funtzionala.




Tratamendu kirurgikoa: Fisioterapia ebakuntza aurretik eta ondoren
Ebakuntza aurreko fasea
Helburua: ebakuntzara ahalik eta funtzionaltasun handienarekin iristea.
Gakoak:
Mina eta hanturaren kontrola.
Minik gabeko mobilizazio aktiboa
Hantura handia balego hotzaren erabilera eta hanka altxatzea.
Indarketa progresiboa
Koadrizeps eta gluteo giharren ariketa isometrikoak.
Alde bakarreko indartze ariketak eta kontrol motorea.
Propiozepzio eta egonkortasuna
Ariketa eszentrikoak: jaitsiera motela sentadilletan










Onurak:
Kirurgia ostean indar gutxiago galtzea.
Min eta zurruntasun gutxiago.
Osatze azkarragoa.
Ebakuntza osteko fasea (protokolo eta kirurgia espezifikoen arabera)
1. Fasea (1-1,5 hilabete gutxi gora behera)
HELBURUAK:
Hasierako egun/asteetan:
Orbainaren lanketa
Beharrezkoa izango balitz eskuzko terapia edo puntzio lehorra
Belaunaren mobilizazioak
Diatermia edo izotz terapia
Belaunaren luzapen osoa lortzea.
Belaunaren 110–120ºko flexioa lortzea ALGaren kasuan eta 90ºkoa meniskoaren kasuan (kargarik gabe).
Koadrizepsa aktibatzea.
Martxa hobetzera bideratutako ariketak, makulu eta errenik egin gabe ibiltzeko gai izateko.
Informazio sentsitiboaren bidez mapa somatosentsoriala hobetzea.
Progresiboki indarra lantzea.
Gorputz-enborra eta kontrako hanka lantzen jarraitzea indarrik ez galtzeko.
*** Meniskoko jostura duten pazienteek lehenengo hiru asteetan ezingo dute hankan pisua jarri ezta 90º baino gehiagoko flexiorik egin. Horrek EZ du esan nahi 3. astera arte geldirik egon behar duzunik. Mugitzen ez dena, galdu egiten da: indarra, mugikortasuna, kontrol neuromuskularra...










2. Fasea (1,5 hilabetetik 3,5-4 hilabetera gutxi gora behera)
Ariketa asimetrikoak eta aldebakarrekoak.
Indarketa ariketak pisuarekin.
Ariketa isometrikoak mugimendu tarte guztiak indartzeko.
Hanka bakarreko ariketak sistema bestibularra eta somatosentsoriala integratzeko.
"leg extension" makinaren erabilera mugimendu tarte osoan (ondo erabiltzen badugu oso erabilgarria izan daiteke).
Inpaktu baxuko ariketa pliometrikoen hasiera, lasterketarako trantsizioarekin ("skipping", saltotxoak...).










3. Fasea (3,5-4 hilabetetik 7-7,5 hilabetera gutxi gora behera)
Aldebakarreko indarketa, hanken artean alde esanguratsurik egon gabe (pisu hila, "pistols"...).
Indarketa pisu altuekin, ahalik eta abiadura handienean.
Progresioak lasterketan eta norabide aldaketak.
Ariketa pliometriko intentsuak, bi hankekin zein hanka bakarrean. Zeregin bikoitzaren erabilera.
Pista eta kirol zeinuen hasiera.












Tendoien egitekoa: askotan ahazten dena
Tendoien entrenamendua ezinbestekoa da ALG eta menisko lesioetan. Haien "stiffness"a (zurruntasun hobezina) berebizikoa da ondorengoetarako:
Inpaktuak malgutzeko.
Berrerortzeak saihesteko.
Belaunaren erantzun dinamikoa hobetzeko.
Gomendatutako ariketak:
Karga handiak zuntzen erreklutamendua hobetzeko (pisu hila, ariketa isometriko sakonak).
Luzaketa eszentrikoak (errumaniar pisu hila eta aldaerak).
Pliometria progresiboa.
Ariketa isometrikoak mugimendu tarte desberdinetan.
Frenatze entrenamendua (ISO CATCH).
Ondorioak: Errehabilitazioa aktibo eta pertsonalizatua
Pertsona bakoitzak historia eta erritmo desbedinak ditu. “Ebakuntza egin edo ez” beharrean, lehenengo egunetik gauzak ondo egitea da garrantzitsuena: Cada persona tiene un tiempo y una historia distinta. Lo importante no es si se opera o no, sino hacer las cosas bien desde el primer día:
Balorazio indibidualizatua.
Plan egituratua diseinatzea.
Fase guztiak ondo betetzea.
Sistema neuromuskularra maneiatzen berrikastea.
Lan aktiboaren alde apustu egitea.