Hipopresiboak bakarrik zure erditze osteko berreskuratzean?

Hipopresiboak ez dira dena.

2 min irakurri

Hipopresiboak jarrera eta arnasketa zehatz bat konbinatzen dituzten ariketak dira, faja abdominala eta zoru pelbikoa tonifikatzeko helburuarekin, barrunbe torazikoaren, abdominalaren eta pelbikoaren presioa gutxitzen duten bitartean.

Asko erabiltzen dira erditu ondorengo berreskuratzean edo zoru pelbikoaren disfuntzioak errehabilitatzeko, hala nola, esfortzuaren gernu-inkontinentzia eta prolapsoetan edo pelbiseko erraien erortzean.

Erein Fisioterapian berreskuratze prozesu askotan erabiltzea gustatzen zaigu, onura ugari eskaintzen baitizkigute, baina ez dira tratamendurako aukera bakarra, eta kasu askotan ezta gure tresna nagusia ere.

Lehen aipatu dugun bezala, hipopresiboetan abdomen barruko presioa gutxitzen egiten dugu lan, eta ezaugarri hori ez dugu gure egunerokoan betetzen. Barreak, eztulak, doministikuek, mugimendu jakin batzuk, inpaktua dituzten kirolek... abdomen barruko presio hori areagotzen dute, hau da, hiperpresioa eragiten dute, eta behar bezala erantzuteko gai izan behar dugu.

Zertarako balio digu gure zoru pelbikoak hipopresio eta apnea testuinguru batean ezin hobeto erantzuteak, gero eguneroko hiperpresioekin ondo erantzuteko gai ez bada?

Beraz, ez ditugu hipopresiboak alde batera utziko, baina abdomen barruan nolabaiteko presioa sortzen duten ariketak erabiltzea garrantzitsua da. Era progresiboan eta pazienteak ondo onartuta egingo dugu beti, testuinguru funtzionalago eta errealistago batera hurbiltzeko.

Horietan, honako hauek hartuko ditugu kontuan:

- Jarrera, barrunbe abdominalari lekua utziz, abdomen barruko presioa gehiegi ez handitzeko.

- Arnasketa, esfortzuetan arnasa botaz, zeharkako abdominala aktibatzen laguntzen baitiugu. Gihar sakona da, sabelaren aurrealdea estaltzen du eta zoru pelbikoarekin batera lan egiten du.

- Zoru pelbiko eta zehazkako abdominalaren aktibazioa, hiperpresioa kontrolatzeko arduradunak.

Era berean, interesgarria izango da estrategia horiek egunerokoan txertatzea sintomatologia kontrolatzeko eta errepikapenaren bidez, hiperpresioaren aurrean dugun erantzuna automatizatzeko.

Beraz, garrantzitsuena kasu bakoitza indibidualizatzea da, zoru pelbikoa eta faja abdominala aldez aurretik baloratuz. Eta, ziurrenik, ondo toleratzen diren hipopresio eta hiperpresio ariketak konbinatu beharko dira, ondo toleratzen direnak eta pixkanaka, zoru pelbikoaren disfuntzioak saihesteko edo hobetzeko.