Ez, gerriko mina ez da normala eta konponbidea dauka

Hainbat faktorek eragin dezakete min lunbarra, hala nola, artikulazioek. nerbioek edota giharrek. Balorazio zehatza eta pertsonalizatutako tratamendua funtsezkoak dira mina arintzeko eta berrerortzeak saihesteko.

3 min irakurri

Gerrialdeko mina arrazoi ohikoenetako bat da gure kontsultan, eta adin tarte zabalean agertzen da. Pertsona askok lunbarretako mina izaten dute haien bizitzako uneren batean eta konponbidea bilatu beharrean, "normaltzat" hartzen dute. "Zahartzen ari naiz" edo "nire lana horrelakoa da, ez dago konponbiderik" bezalako esaldiak sarriegi entzuten ditugu. Hala ere, etengabeko minarekin bizitzea ez da gauza naturala eta ez litzake konpon ezintzat hartu behar. Erein Fisioterapian, tratamendu eraginkorra eta epe luzerako emaitzak dituena diseinatzeko, minaren jatorria ulertzea funtsezkoa dela uste dugu. Gerrialdeko minak konponbidea du eta ikuspegi egokiarekin, murriztu dezakegu, baita desagerrarazi ere. 

Diagnosi on baten garrantzia 

Paziente bat gure zentrora gerrialdeko minarekin iristen denean, lehenik eta behin historia kliniko zehatz bat egiten dugu. Horri esker, arazoa nondik etor daitekeen susma dezakegu. Anamnesia honako puntua hauetara zuzentzen dugu

  • "Red flags": hauek paziente bat medikuarenera deribatzea eragiten duten zeinuak dira.

  • Nola agertu zen mina?

  • Zer jarduerak okertzen edo arintzen dute?

  • Nolako bilakaera izan du?

Ondoren balorazio zehatz eta sakon bat egiten dugu. Horrela, test espezifikoen bitartez, arazoaren jatorria identifika dezakegu. 

  • Neurala: nerbio-egiturak kaltetuta daudenean. Adibide arruntenetakoa disko-hernia da, zeinek nerbio erro bat konprimitu eta hanketara zabaltzen den mina eragiten duen (ziatika deitzen dugun hori).

  • Artikularra: arazoa bizkar hezurreko edo pelbiseko artikulazioetan dagoenean. Adibidez sakroiliakako artikulazioaren lesioa edo artikulazio higadura, disfuntzio askoren artean. 

  • Muskulu-eskeletikoa: gainkargen, kontrakturen edo gako puntu miofaszialen ondorioz. Adibidez, ipurmasaileko gihar ertainaren gako puntu miofaszialak mina eragin dezake gerrialdean edo pelbisean. 

  • Mistoa:  aurrekoen konbinazioa, ohikoena izaten da. 

Minaren jatorria behar bezala identifikatzea funtsezkoa da tratamendu egokia aplikatzeko. Prozesu horretan akatsen bat egonez gero, eraginkorrak ez diren terapiak egin daitezke. Profesional kualifikatu baten ebaluazioa izateak tratamendu pertsonalizatua eta eraginkorra ezartzea ahalbidetuko du, benetako osatzea eta iraunkorra ziurtatuz. 

Pazientearen mina identifikatzea

Miaketa fisikoa ez da soilik alterazio biomekanikoak edo funtzionalak detektatzera bideratzen. Gure helburua pazientearen min zehatza aurkitzea da: sintomak sortzen dituzten mugimenduak, jarrerak edo haztapenak identifikatzea. 

Jatorriaren arabeherako tratamendua

Minaren jatorriaren arabehera tratamendua modu batekoa edo bestekoa izango da: 

  • Min neurala: Nerbio-egiturak deskonprimatzeko, mugikortasun neurala hobetzeko eta narritadura murrizteko teknikekin egiten dugu lan. Adibidez, disko hernia bada, bizkarrezurraren mobilizazio espezifikoak eta egonkortze ariketak konbinatzen ditugu, nerbioen gaineko presioa arintzeko. 

  • Min artikularra: Mugikortasun artikularra berreskuratzeko mobilizazioak edo manipulazioak aplikatzen ditugu, baita kaltetutako eremuak egonkortzeko ariketak ere. Artrosi lunbarra edo artikulazio sakroiliakoen disfuntzioa dagoenean, tratamendua mugimendua hobetzera eta hantura murriztera bideratzen dugu.

  • Min muskulu-eskeletikoa: Giharretako tentsioak tratatzen ditugu (gako puntuak bezalakoak) eta malgutasuna hobetzen laguntzen dugu. Giharren batean gainkarga bat aurkitzen badugu, eskuzko terapia, mobilizazioak eta ariketak erabiltzen ditugu.  

Testuingurua garrantzitsua da: faktore psikosozialak eta gerrialdeko mina

Ezin dugu ahaztu gerrialdeko minak ez dituela arrazoi fisikoak bakarrik. Estresak, antsietateak, lo faltak eta beste faktore psikosozial batzuek minaren pertzepzioa areagotu eta haren errekuperazioa zaildu dezakete. Lan-karga handia, arazo emozionalak edo sedentarismoa duen pertsona batek probabilitate handiagoak ditu min kronikoa izateko. Horregatik, esku-hartze integral batek egoera fisikoa ez ezik, pertsonaren ongizate orokorra ere hobetzeko estrategiak jaso behar ditu. 

Gerrialdeko Minaren Tratamendua: Epe laburrean eta luzean

Gerrialdeko mina dagoenean, kontsultako lana funtsezkoa da sintomak murrizteko eta mugikortasuna hobetzeko. Lesioaren jatorriaren arabehera, estrategia batzuk ondorengoak dira:

  • Eskuzko terapia: mugimendu egokia berrezartzeko artikulazio-mobilizazioak eta manipulazio teknikak

  • Ziztada lehorra edo masaje miofasziala: gako puntu miofaszialak eta tentsio muskularrak tratatzeko

  • Elektroterapia edo uhinak: mina modulatzeko eta zonaldeko zirkulazioa hobetzeko

  • Ariketa terapeutiko gidatuak: mugikortasuna hobetzeko eta errekuperazio aktiboari ekiteko.

Epe luzerako tratamendua: prebentzioa eta ohitura onak, INDARRA prebentzio gisa

Minaren jatorria alde batera utzita, Erein fisioterapia etorkizuneko lesioen prebentzio gisa bizkarreko eta koreko muskulatura indartu behar dela uste dugu. Gihar hauek dira gure bizkarrezurraren euskarri nagusia eta funtsezkoak gaixoberritzeak prebenitzeko. 

Ariketa programa pertsonalizatuak diseinatzen ditugu, indarra, egonkortasuna eta mugikortasuna uztartuz. Ikuspegi honek ondorengoari laguntzen dio: 

  • Etorkizuneko lesioen arriskua murriztea.

  • Eguneroko jarduerekiko tolerantzia hobetzea.

  • Gure bizi-kalitatea hobetzea.

Batzuetan, mina hobetzen ez denean, pazientea deribatzea erabakitzen dugu, irudi bidezko proba diagnostikoak egiteko. Horrek kausa larriagoak baieztatzen edo baztertzen laguntzen digu, hala nola, kanaleko estenosia, hausturak edo beste alterazio garrantzitsu batzuk. Informazio honekin eta gure tratamenduaren garapenarekin hurrengo urrats terapeutikoak erabaki ditzakegu.